XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zer gertatzen da hemen? -oihukatu zuen Killy Kranky jaunak.

- Gaizki dago zerbait -esan zuen Georgek.

Hankek gora egiten zuten, eta zenbat eta gorago, hainbat eta gorago egiten zuen, baita ere, oilaskoaren gorputzak.

Lau metrotara iritsi zirenean, hazteari utzi zioten.

Oilaskoak itxuragabeko itxura zuen, hanka luze-luze haiekin, eta gorputz arrunt harekin, han goian.

Trikimakoen gainean zegoela zirudien.

- O, Karmengo Ama Birjina! -oihukatu zuen Kranky jaunak.

Gaizki egin diagu!

Oilasko honek ez dik ezertarako balio!

Hanka-hutsa duk!

Eta oilasko-hankak ez zaizkiok inori gustatzen!

- Zerbait ahaztuko zitzaidan -esan zuen Georgek.

- Ahaztuzko ez zitzaian ba, jakina!

Pentsatu, mutiko, pentsatu!

Zer utzi duk bota gabe?

- Badakit!

- Zer zen?

Esan azkar!

- Zakurren arkakusoen aurkako hautsak.

- Lehen Formulan zakurren arkakusoen aurkako hautsak jarri hituela esan nahi al duk?

- Bai, aita.

Pakete oso bat.